Urduñako umeen urtebetetzeak ospatzeko helburuarekin haurrak zoriontzeko ekimena abian jarri dute Babes Zibileko kideek. Bereziki adingabeei bideratutako zerbitzua da, baina adineko pertsonentzat ere eskatu daiteke.
Zorion-agurra jaso nahi izanez gero, edo informazio gehiago behar izatekotan, bulegoak@urduna.com emailera idazteko edo 945 38 30 03 telefono zenbakira deitzeko aukera dago.
Ezinbestekoa izango da, mezuan zein deian, urteak beteko dituen pertsonaren izena, helbidea eta jaiotza eguna zehaztea. Jasotzen diren eskaeren arabera kudeatuko dira Babes Zibilaren bisita horiek.