Duela astebete gauzatutako 2. fasean sastrakaz betetako eremua garbitu da. Aste honetan, burdin hesia instalatu dute iturriaren inguruan, 3. fasearen barruan.
Hamabost egun barru 4. fasea hastea aurreikusi du udalak. Horren barruan, lokatza aterako dute eta harrizko horman dagoen huntza murriztea espero da. Lan horiekin batera, iturria kokatuta dagoen bidegunearen hainbat metro asfaltatuko dituzte.
Behin espazioa txukuntzeko azken obrak amaituta, duela 35 urte inguru eraiki ziren eskaileretatik jaitsi ahal izango da iturrira.