Zahartze aktiboko zenbait programa berraktibatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2020ko eka. 13a, 07:00

Gizarte Ongizate Arloak egungo egoerara egokitu ditu zahartze aktiborako aurrez aurreko zenbait programa. Ariketa eta osasun saioek, adibidez, WhatsApp bidez jarraitzen dute.

Adinekoen arrisku-egoerak hautemateko Etxez-Etxe programari dagokionez, adin-tartea 75 urtera luzatu da bakarrik bizi diren pertsonen kasuan. Telefono bidezko inkestekin hasi dira laguntza hori berriz eskaintzen; etxeko bisitak atzeratuko dituzte oraingoz. Telefono bidezko kontaktu horietan, prebentzio-, informazio- eta orientazio-jarduerak aurreikusten dira.

Estimulazio kognitiboari dagokionez, jarduerekin jarraitu nahi duten 60 urtetik gorako pertsonak hezitzaileekin jar daitezke harremanetan, eta haiek bidaliko diete materiala.

Edozein zalantzarako edo informazio gehiago jaso nahi izanez gero, 945 38 30 03 (luz. 55) edo 688 828 025 (Hezitzaileak: Libe/Maitane) telefono zenbakietara deitzeko aukera dago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide