Atsedenlekuen eta jolas-eremuen erabilera egokia bermatzeko protokoloa

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2020ko eka. 14a, 07:00

Atsedenlekuak erabiltzeko protokoloa osatu du udalak. / Urduñako Udala

Deskonfinamendu egoera honetan, atsedenlekuen eta jolas-eremuen erabilera egokia zaintzeko hainbat arau eta gomendio plazaratu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak.

Besteak beste, hondakinak edukiontzietatik kanpo isurtzea debekatuta dagoela gogorarazi dute.

Eremu horietan, kanpatzeko eta tamaina handiko materiala (hala nola, futbol-porteriak eta boleibol-sareak) jartzeko debekua nabarmendu dute.

Era berean, gune horietan ezin dira talde elektrogenoak, musika-anplifikadoreak eta megafonia erabili, ezta mahaiak erreserbatzea ere.

Altzari tolesgarri txikiak, aldiz, erabil daitezke, pertsonen joan-etorria oztopatzen ez badute.

Bestalde, herritarrek ezin izango dituzte ibilgailu motordunak erabili atsedenlekuetan edo maskotak uhalik gabe paseatu.

Gainera, horretarako prestatutako lekuetan bakarrik piztu ahal izango da elikagaiak prestatzeko sua eta ezin izango da sua piztuta utzi janaria prestatu ondoren, ezta txingarrak gori utzi ere.

Nolanahi ere, COVID-19 birusaren aurrean osasun-agintariek zehaztutako gomendioak betearazi beharra dago, besteak beste, distantzia soziala  mantentzea, bildutako taldeetako kideen kopuruari errespetatzea eta, hala badagokio, maskara erabiltzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide