Tamaina handiko hondakinen bilketa zerbitzua zein Garbigunea behar bezala erabiltzea eskatzen da

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2020ko eka. 12a, 07:00
Ostiraletan biltzen dira tamaina handiko hondakina. / Urduñako Udala

Tamaina handiko hondakinak ostiraletan biltzen dira lehen orduan; beraz, beharrezkoa da hondakin horiek edukiontzien ondoan uztea ostegunetan. Kasu horretan, 900 84 02 30 telefonora deitu behar da aldez aurretik.

Urduñak zabor mota guztietarako edukiontziak ditu. Ingurumen-arrazoiak direla eta, hondakinak dagokion edukiontzian sartzea eskatzen da, edo, bestela, Garbigunera eramatea.

Tamaina handikoak dira, adibidez, altzariak eta tresna elektriko handiak; eta inola ere ez tamaina txikiagoko objektuak: ordenagailuak, jostailuak, pneumatikoak, etab. Zabor mota hori orain irekita dagoen Garbiguneari dagokio.

Halaber, ezin dira animalia hilak utzi edukiontzietan, baizik eta Base Gorria doako zerbitzura deitu beharra dago, 94 446 52 97 telefono zenbakira.

Oro har, hiriko edukiontziak ez daude beteta. Beraz, zaborra kontainerren barruan utzi behar da beti. Edukiontzien erabilera desegokiak arratoiak eta bestelako karraskariak erakar ditzake, besteak beste.

Egungo pandemia egoeran, oso garrantzitsua da kaleak eta espazio komunak garbi mantentzea, eta bide publikoarekin lotutako arau horiek ez betetzeak zigorrak ekar ditzake.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide