Urduñako Udaleko Hirigintza Sailak autokarabanak aparkatzeko behin-behineko gune bat egokitu du Nafarroako parkingean.
Guztira, autokarabanentzako 12 plaza izango ditu azpiegiturak, eta ekainaren amaieran prest egotea espero da. Gainerako aparkalekuak beste ibilgailu mota batzuetarako izango dira, besteak beste, autoetarako.
Erabiltzaileek edateko ura kargatzeko eta ur grisak husteko aukera izango dute, gutxi gorabehera, parkingetik 500 metrotara. Zehazki, hiriko zezen-plazan eskainiko da zerbitzu hori.
Egokitze lanak Ekonomia Sustapen udal arloarekin batera gauzatu dira. Ekintza honen helburua da udalerrian hautematen den premiari behin-behinean erantzutea eta, aldi berean, hirian gutxieneko espazio bat sortzea autokarabanen sektore turistikoa erakartzeko, gaur egun gorantz egiten ari delako.