2020ko LGTBI+ sexu-askapenaren eta harrotasunaren Nazioarteko Egunari begira, Urduñako Udaleko Berdintasun Arloak herritarren partaidetzarako kanpaina bat diseinatu du. Parte hartu nahi duten Urduñako herritarrek honako galdera bat edo guztiak erantzun beharko dituzte:
- Gizartearen zer alderdiek aldatu beharko lukete LGTBI+ kolektiboarekiko giro seguru eta errespetuzkoa lortzeko?
- Zergatik aldarrikatu behar da ekainaren 28a?
Erantzunak berdintasuna@urduna.com helbide elektronikora bidal daitezke ekainaren 26a baino lehen. Jasotako mezuak Udalaren webgunean eta sare sozialetan argitaratuko dira.
Erantzunak islatzeko formatua eta teknika libreak dira. Besteak beste, testuak, ilustrazioak, marrazkiak bidaltzako aukera dago.
Ekintza honetatik kanpo geratuko dira Berdintasun Sailaren ustez genero-arrazoiengatik iraingarria izan daitezkeen mezuak, gizakiarentzat iraingarria izan daitezkeenak, lizuna edo indarkeria sustatzen dutenak, etab.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide