Zenbait udal-tasa eten eta itzuliko ditu Urduñako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2020ko uzt. 2a, 07:00

Urduñako udal bulegoak, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Alarma-egoeran eskaini ezin izan diren zerbitzuen zati proportzionala deskontatuko da. Besteak beste, ostalaritzako terrazak instalatzeko erabilera publikoko lursailaren okupazio-tasa zein zabor eta estolderia tasak itzuliko dira. Taberna, jatetxe eta bestelako ostalaritza-establezimenduetan, mahaiak eta aulkiak jartzeagatik ordaindu beharreko tasak bertan behera geratuko dira, alarma-egoera deklaratu zenetik 2020ko irailaren 30era arte.

Ekainaren 23an izandako ohiko osoko bilkuran, zenbait udal-tasa etetea eta itzultzea onartu du Urduñako Udalak, COVID-19 pandemiak eragindako alarma-egoeraren ondorioz gauzatu ezin izan ziren prestazioekin lotuta.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez alarma-egoera aitortu ondoren, eten egin ziren lehen premiakoak ez ziren lokal eta establezimendu txikizkarien jarduerak, besteak beste, ostalaritzako, jatetxeetako eta xehekako merkataritzako hainbat lan.

Hori dela eta, taberna, jatetxe eta antzeko lokaletan mahaiak eta aulkiak jartzeagatik ordaindu beharreko tasak alde baterako eten egingo ditu udalak, alarma egoera ezarri zenetik 2020ko irailaren 30era bitartean. Data horretatik aurrera, tasa horiek automatikoki kobratzeari ekingo zaio, osoko bilkuran beste erabakirik hartu behar gabe.

Era berean, ostalaritzako terrazak eta erakustokiak erabiltzeagatik erabilera publikoko lursailaren okupazio-tasen zati proportzionala itzuliko da, itxita egon ziren denboraren arabera.

Ostalaritza-, jatetxe- eta merkataritza-establezimenduek nahiz alarma-egoeran jarduera eten behar izan zuten pertsona autonomoek eta enpresek estolderia eta zabor-bilketa tasaren zati proportzionala jasoko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide