Martxan jarraitzen du 'Mugi Zaitez! ¡Muévete!' programaren estimulazio kognitiboko tailerrak

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2020ko uzt. 15a, 12:54

Memoria tailerrak bere jarduera berreskuratu du alarma egoeraren ostean, errealitate berrira egokituz.

Materiala interesdun bakoitzari eman zaio, bereziki, ikastaroan bertan parte hartzen zutenei.
Saioak ekainean amaitzea aurreikusita zegoen, baina orain uztailera eta abuztura luzatzeko aukera planteatu da, udarako ariketak proposatu.

Adimena landu nahi duten 60 urtetik gorako pertsonak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako hezitzaileekin harremanetan jar daitezke (945.38.30.03 Luz. 55 – 688.828.025, Libe-Maitane), tailerra zertan datzan hobeto ezagutzeko eta materiala jasotzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide