Urduñako merkataritzarako eta ostalaritzarako doako aholkularitza-zerbitzua

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2020ko uzt. 26a, 22:32

Laudioko Merkataritza Bulego Teknikoak eskaintzen du zerbitzua.

Tokiko merkatari eta ostalariek Laudioko Merkataritza Bulego Teknikoak ematen duen doako aholkularitza-zerbitzua eskura dute duela urte batzuetatik. Sustapen Ekonomikoko udal arloarekin lankidetzan, helburu hauek ditu:

  • Aholkularitza espezializatua eskaintzea merkataritzari, sustatzaile berriei zein merkatarien elkarteari berari.
  • Berrikuntzei, kalitateari eta teknologia berriak ezartzeko proiektuei buruz sentsibilizatzea eta horiek sustatzea.
  • Enpresa-transmisioa eta ekintzailetza prozesuak sustatu, baita kontsumitzaileentzako balio erantsia sortzen duten ekintzak eta hirugarren sektoreko estrategiak bultzatzea ere.
  • Lankidetza-estrategiak sustatzea udaletan edo banaketa-katean.
  • Merkataritza eskualdearen irudia hobetzea, ondarearekin, kulturarekin eta ingurumenarekin jasangarria den ekonomiarekin lotutako estrategien bidez.

Informazio gehiago jaso nahi duten profesionalak Leire Albizurirekin harremanetan jar daitezke -Urduñako Udala: behargintza@urduna.com, 945 38 30 03 81) –, Rosa Mª Miguel – Merkataritzako Bulego Teknikoa: gatc@laudiocomercial.com, 94 672 28 91/94 403 05 78 – edo egoitzan bertan (Zumalakarregi etorbidea 33, 1. esk.).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide