Tubacexeko zuzendaritzak uztailaren 21ean jakinarazi zion enpresa-batzordeari 500 langile kaleratzeko bere asmoa, eta, kalkuluen arabera, eragindako lanpostuetako 150 Laudioko eta Amurrioko lantegietan daude.
Iragarki hori kolpe latza da Urduñako eta eskualde osoko industria-ehunarentzat eta enpleguarentzat; izan ere, enplegu asko galduko lirateke eta eskualdearen empresa bereizgarri baten jarduera murriztuko dela esan nahi duelako.
Horregatik, Urduñako Udalak, adierazpen instituzional honen bidez, Tubacexen erabakiaren aurrean kezkatuta dagoela adierazi nahi du, eta, aldiberean, enpresak iragarritako neurria hasiera batean ezarritako baldintzetan ez gauzatzeko bere esku dauden neurri guztiak bultzatzeko borondatea adierazi nahi du.
1. Urduñako Udalak enplegua suntsitzeagatik kezkatuta dagoela adierazi nahi du, empresa estrategiko parte denaren jarduera galtzea deitoratu nahi du, eskualde osoko industria-garapenean funtsezko eragilea baita. Hori dela eta, Tubacexek Eskualdeko egoera sozio-ekonomikoa bultzatzen jarraitzea espero du, ohiko jarduera-ratioak, enplegua eta kalitatezko lan-baldintzak ahalik eta lasterren berreskuratuz.
2. Urduñako Udalak elkartasuna adierazten die Tubacexek Laudion eta Amurrion dituen lantegietako langileei eta eragindako familiei, eta elkarrizketa sozialetik lan egitera animatzen ditu.
3. Halaber, Urduñako herritarrei deialdia egiten diegu langileek lanpostuak defendatzeko egiten dituzten jardueretan parte hartzera.
4. Urduñako Udalak Eusko Legebiltzarreari eskatzen dio Aiaraldeko egoera sozioekonomikoari buruzko lan-taldea berriro ere martxan jartzeko. Izan ere, eskualde osoko lan-egoera berpizteko lana osatu beharko du.
5. Urduñako Udalak kalitatezko enplegua defendatzeko eta etorkizuneko industria-proiektu bati eusteko konpromisoa berretsi nahidu. Era berean, Arabako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari eskatzen die modu proaktiboan jardun dezatela industria-jarduerari eustearen alde eta kalitatezko enpleguaren alde, bereziki, gure lurralderako proiektu estrategikoetan.