Hiriko bi euskaltegiak, AEK eta Udaberria, FPko eraikinean izango dira aurten (Kale Nagusia, 10ean).
AEK-ko euskaltegiko matrikulazioak irailaren 8tik 29ra egingo dira Alondegian, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara.
Maila eta hizkuntz eskakizun guztietako ikastaroak eskaintzen dituzte.
Informazio gehiago jasotzeko, amurrio@aek.eus helbide elektronikora idatzi daiteke, edo 663 07 62 40 telefono zenbakira deitu.
Udaberria euskaltegiaren kasuan, matrikulazio epea abuztuaren 31n hasi zen eta irailaren 25ean amaituko da.
Hainbat maila eskeintzen dituzte, eta matrikulazioa egiteko edota informazio gehiago jasotzeko, nramos@udaberria.eus helbidera idatzi daiteke edo 616 642 357 telefono zenbakira deitu.
Bi euskaltegietako ikasleek Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Foru aldundiaren dirulaguntzak jasotzeko aukera izango dute.