Azoka 10:00etatik 14:00etara egingo da, Foru Plazan, eta COVID-19aren aurkako osasun-protokoloak eta segurtasun neurriak beteko dira, besteak beste, gehienezko edukiera eta segurtasun-distantziak errespetatuz.
Orain arte, hiriko zazpi establezimenduk egin dute bat ekimenarekin. Gainera, gogorarazi beharra dago 'Gilda & Txakoli' kanpaina abian dela eta, hortaz, herritarrek eskaintza berezi hori dastatzen jarrai dezakete.
Animazio musikalak girotuko du igandeko goiza eta, azoka amaitu baino lehen, deskontu txartelak zozketatuko dira merkatuan erosketak egingo dituzten pertsonen artean.