Adierazpen plastikoko ikastaroan parte hartzeko aukera izango dute Urduñako haur eta gazteek 2020-2021eko ikasturtean, Bagabiltzaren eskutik.
4 eta 14 urte bitarteko urduñarrentzat bideratuta dago eta bertan margoketa teknika guztiak landuko dituzte.
Urritik maiatzera eskainiko da FP eraikinean (Kale Nagusia, 10), ostiralero 17:00etatik 18:30era. Ikastaroa euskaraz burutuko da eta 126 euroko prezioa izango du.
Parte hartu nahi izanez gero, izen-emateak Alondegian egingo dira irailaren 21etik 25era, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Aipatzekoa da COVID-19 birusaren aurkako segurtasun neurri guztiak mantenduko direla.