Urduñako adingabeen zentrotik etorritako 8 bat gaztek hiriko ibaia, kaleak eta ur-hodiak garbitu dituzte udan.
Besteak beste, egoera txarrean dauden zuhaitzen adarrak kendu dituzte, zuhaitzak ureztatu eta, gainera, horien behealdean konposta jarri dute.
Agua Salada bidean, zehazki, plastikoz beteta zegoen eta 4 metro diametroko zuloa zuen erreka garbitu dute. Toki horretan bertan, hainbat lan egin dituzte horma bat eraikitzeko. Aintzane Okeranza urduñarrak koordinatu du gazteen taldea.
Bestalde, Refugio de los sabios aterpean, animalien harrerarako lekua egokitzen aritu den boluntario taldean zentro berean bizi ziren 4 gaztek parte hartu dute.