Berdintasun Arloak gutunontzia estreinatu du herritarrekiko komunikazioa errazteko

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2020ko urr. 2a, 07:00

Urduñako Udaleko Berdintasun Sailaren gutunontzia herritar guztien eskura dago udal webgunean: http://www.urduna.com/es-ES/Servicios/Igualdad/Paginas/Buzondelserviciodeigualdad-Berdintasunzerbitzuarengutunontzia.aspx.

Helburua da herritarrekin komunikatzeko bideak estutzea eta udalerrian sor daitezkeen iruzkin, iradokizun, kontsulta, kexa eta zalantzei erantzutea, besteak beste. Edozein kontsulta edo ekarpen egiteko, urduñarrek harremanetarako zenbait datu eman beharko dituzte, langileek datu horiek kudeatu ahal izan ditzaten.

Nolanahi ere, informazio pertsonal hori Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko da beti.

Hala ere, aipatu behar da arlo honek dituen harremanetarako bideak martxan jarraituko dutela, besteak beste, 945 38 30 03 eta 674 33 78 71 telefonoak, berdintasuna@urduna.com helbide elektronikoa eta 'Berdintasuna Urduña' Facebookeko orria, non hiriko berdintasun-zerbitzuei buruzko albiste eta berritasun guztiak jasotzen diren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide