Urduñako Udalak Agroekologiaren aldeko Hirien Sarearen online urteko topaketan parte hartuko du

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2020ko ira. 30a, 16:50

200 pertsona baino gehiagok eta 19 udal ordezkari baino gehiagok eman dute izena urriaren 1ean eta 2an gauzatuko den 'Tokiko elikadura-sistemak arrisku globalen aurrean, COVID-19tik krisi klimatikora' izeneko ekitaldian. Ostegunean, urriaren 1ean, 12:30ean, Valladolid, Zaragoza eta Valentziako zinegotziek prentsaurreko online bat emango dute, elikagai-politiketan erakundeek adostutako konpromisoak aurkezteko. Bertan, Urduñako udal ordezkariek parte hartuko dute.

Urduñako alkatea, Itziar Biguri, eta Marijo Imaz, Ekoizpen Udal Zerbitzuaren teknikaria, Agroekologiaren aldeko Hirien Sarearen urteko topaketan arituko dira, urriaren 1ean eta 2an: ‘Tokiko elikadura-sistemak arrisku globalen aurrean, COVID-19tik krisi klimatikora’.

19 udal ordezkariek izango duten bileraren ostean, urriaren 1ean, ostegunean, online prentsaurrekoa eskainiko da, “Elikadura jasangarriaren aldeko adierazpena arrisku globalen aurrean” izenekoan sinatutako konpromisoak aurkezteko. Bertan, Urduñako Udala arituko da modu aktiboan. Konpromiso horiek Sarearen eta horren kide diren erakundeen ibilbide-orria zehaztuko dute.

Ostegun arratsaldean, gainera, “Asesoría y acompañamiento a iniciativas productivas  agroecológicas y acceso a la tierra” izeneko hitzaldian parte hartuko dute Bigurik eta Imazek, non Urduñako adibideak eta ibilbidea azalduko dituzten. 

Esperientziak trukatzeko gunea
Sarea osatzen duten udaletako ordezkariez gain, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioko ordezkariak zein Europako Batzordeko Osasun eta Elikagaien Segurtasunerako Zuzendaritza Nagusiko ordezkariak izango dira topaketan.

Oro har, esperientziak trukatzeko ezinbesteko gunea izango da aurtengo topaketa; izan ere, osasun-krisiak agerian utzi du prebentzioko osasun-estrategia gisa elikadura onak duen garrantzia eta nekazaritzako elikagaien eredua artatu beharreko lehentasunetako bat dela. 

Hogei bat udaletxek eta Gizarte Erakundeen Kontseiluak (CO) osatutako sareak nekazaritzako elikagaien ekoizpen iraunkorrak indartzearen eta babestearen aldeko apustua egiten du -hala nola, familia-nekazaritza, nekazaritza ekologikoa, elikagaien artisau-lanketa, abeltzaintza estentsiboa eta artisau-arrantza jasangarria-, funtsezko zeregina baitute elikagaien hornidura osasungarria, eskuragarria eta ingurumenarekiko errespetuzkoa bermatzeko orduan.

Topaketarako behin behineko esteka.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide