Terrazak instalatzeagatik erabilera publikoko lursailaren okupazio-tasa kobratu gabe jarraituko du Urduñako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2020ko urr. 6a, 07:00

Irailaren 30eko ohiko osoko bilkuran onartu ostean, terrazen gaineko zerga-salbuespena 2020ko abenduaren 31ra arte luzatuko du Urduñako Udalak. Helburua tokiko ostalaritzari eta pareko negozioei laguntzea da, hiriko familia askoren sostengua baita.

Udal zerga hori deskontatzeak, martxoaren erdialdetik urte amaierara arte, 2.000 euro inguruko kostea suposatuko du udalarentzat. Neurri honen bidez, COVID-19a dela eta ostalaritza establezimendu eta zerbitzuetan ezarritako segurtasun-neurrien ondorio ekonomiko negatiboak -hala nola, edukiera murriztea eta ordutegiak mugatzea- arintzen lagundu nahi da.

Ekainaren 23an gauzatutako ohiko osoko bilkuran, alarma-egoeraren ondorioz eskaini ezin izan ziren prestazioekin lotutako zenbait udal-tasa etetea eta itzultzea onartu zen irailaren 30era arte; besteak beste, terrazak instalatzeko erabilera publikoko lursailaren okupazio-tasen eta  estolderia eta zabor-bilketa tasaren zati proportzionala.

Udalaren beste ekintza batzuk
Urduñako ostalaritza eta txakolinaren sektorea babesteko eta sustatzeko, "Gilda & Txakoli" kanpaina gastronomikoa eskainiko da udalerrian 2020ko larunbat, igande eta jaiegun guztietan. Ekimena Udaleko Ekonomi Sustapen Sailak jarri du martxan uztailaren 24an.

Kanpainarekin bat egin duten establezimenduek Bizkaiko gilda eta txakolina eskaintzen dituzte 2,20 euroko prezioan. Ekintza honen bidez, lurrarekin lotura estua duten eta tokiko ingurunea identifikatzen duten bi produktu ezagutarazi eta horien kontsumoa sustatu nahi da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide