AMBILAMP irabazi-asmorik gabeko elkarteak 2020ko Espainiako Itzulia dela eta antolatzen duen bonbillak eta argiak birziklatzeko txapelketan lehiatuko da Urduña. Izan ere, lasterketa urriaren 27an igaroko da hiritik, baina publikorik gabe.
Txapelketa hau urriaren 20tik azaroaren 8ra bitartean gauzatuko da, hau da, txirrindularitza lehiaketak iraungo duen bitartean.
Urduñar guztiek parte hartu ahal izango dute, bonbillak eta hodi fluoreszenteak Foru Plazan izango diren edukiontzietan urtuz. Birziklatzeko ontzi horiek sentsoreak izango dituzte; horrela, herritarrek sartuko dituzten bonbilla guztiak zenbatuko dira.
Hainbat sari
Erroldatutako biztanle bakoitzeko kilogramo hondakin gehien jasotzen duen udala izango da irabazlea, tamaina ezberdineko hirien eta herrien gailentzeko aukerak orekatzeko asmoz.
Lehenengo saria 3.000 euroko txekea izango da, herritarren onurarako jardueretara bideratuko dena, hala nola kultur edo kirol ekitaldietara, herriko festetara edo udalbatzak iradokitako beste ekintza batzuetara. Bigarren sailkatuak, aldiz, 1.000 euroko saria jasoko du, antzeko jardueretan inbertitzeko.
Kilogramo gordin gehien biltzen dituen Udalak -guztira, herritarren artean banatu gabe-, gainera, 1.000 euro jasoko ditu.