Kontziliazio menu hori eskola publikoko ikasleen familientzat eskaintzen da eta, Urduñako Udalarekin betera, proposamena lantzen da nutrizio-irizpideak kontuan hartuta eta tokiko ekoizpen ekologikoa sustatuta.
Eskola-menuaren prezioan eskaintzen zaie familiei etxean kontsumitzeko. Horrela, janaria prestatzeko denbora faltari eta kontziliazio arazoei egiten diete aurre.
Txapelketaren epaimahaiak azpimarratu du "proposamen berritzailea, sortzailea eta berritzailea" dela, "familien egungo errealitatera egokitzen delako eta kontziliazioa errazten duelako".