Eskabidea Urduñako Udaleko egoitza elektronikoan, www.urduna.com webgunean "Izapideak" izeneko estekan klikatuz, edo paperean, Udaleko Sarrera Erregistroan (Kale zaharra 2-4), aurkeztu daitezke, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era.
Horrez gain, Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan legearen arabera aurreikusitako gainerako lekuetan ere egin daiteke eskaera.
Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:
- Nortasun Agiriaren fotokopia.
- Matrikularen ordainagiria. (*)
- Ikastaroaren aprobetxamendu agiria, euskaltegiak luzatuta. (*)
- Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak jaulkitako lan-bizitzaren egiaztagiria, eskatzailea ikasturtean zehar langabezian egon bada (agiri hau denboraz eskatu behar da).
- (*) Urduñako euskaltegietan ikasi duten pertsonek ez dute 2. eta 3. puntuetako dokumentuak aurkeztu behar.
Nabarmentzekoa da diru-laguntza lerro hau eta HABEk eskaintzen duena bateragarriak direla, hau da, biak eskatu daitezkeela.
Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago jasotzeko, Urduñako Udalaren Euskara Arloarekin harremanetan jar daitezke herritarrak, 945 38 30 03 (luz. 52) telefonoan edo euskara@urduna.com posta elektronikoko helbidean.