Ondarearen Europako Jardunaldien 20. urteurrena ospatzen da aurten Bizkaian eta, "Ondarea eta Hezkuntza" lelopean, programa honen edizio berria eskainiko da Urduñan urrian zehar. Hezkuntza transmisiorako funtsezko ibilgailua izanda, kultura-ondarea ezagutarazi eta balioetsi nahi da oraingo honetan. Horretarako, Turismo Bulegoak, ADRAtan elkartearekin eta Udalaren Kultura eta Euskara Sailekin batera, urriaren 16an hasiko den egitarau berezia prestatu du.
COVID-19aren aurkako neurriak direla eta, jarduera guztiek edukiera mugatua izango dute, eta ezinbestekoa izango da aldez aurretik Turismo Bulegoan izena ematea , 945 38 43 84 telefono zenbakira deituz edo turismo@urduna.com posta elektronikoko helbidera idatziz.
Ekintza askoratiko egitaraua
- Urriaren 16 tik 23ra: “Eskola bat baino gehiago” argazki erakusketa Alondegia, ADRAtan elkartearen eskutik.
- Urriaren 17an eta 18an: “Ayer y hoy del patrimonio educativo de los Jesuitas en Orduña, 1779-1932” ibilbide interpretatua Itziar Aloria Deustoko Unibertsitateko irakaslearen eskutik. Izena eman behar da .
URRIAK 17: 10:30 (gaztelaniaz) eta 12:30 (gaztelaniaz)
URRIAK 18: 10:30 (euskaraz) eta 12:30 (gaztelaniaz) Bisita bakoitzean 8 pertsonek baino ez dute parte hartuko. - Urriaren 20an eta 22an, 19:00etan: “Patrimonio vivo: TERTULIA-TESTIMONIO” Alondegian, ADRAtan elkartearen eskutik. Izena eman behar da.
Urduñako XX. mendeko testuinguru soziala, ekonomikoa eta politikoa ezagutzeko aukera izango dute herritarrek, hirian zein inguruko herrixketako eskoletan landutako hekuntzaren bitartez.
- Urriaren 29an, 19:00etan: “Sebastián de Jócano y Madaria: el orduñés que puso en orden las cuentas públicas de las instituciones” hitzaldia, Javier Aspuru Oribe Zaraobeko irakaslearen eskutik. Izena eman behar da.