2021eko ekitaldiari begira, udal zergak ez igotzea erabaki du Urduñako Udalak; beraz, indarrean jarraituko dute egungo Ordenantza Fiskalek. Horrez gain, terrazen gaineko tasak ere salbuetsita egongo dira 2020. urteko abendura arte. Erabakia udala osatzen duten talde politikoen guztien artean hartu da aho batez.
Besteak beste, berdin mantenduko dituzte zirkulazioaren gaineko zerga; instalazio, eraikuntza eta obren gainekoak; Ondasun Higiezinen gaineko Zergak (OHZ); Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (EJZ) eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (IVTM). Salbuespen gutxi batzuk egon daitezke, izan ere, gerta daiteke tarifa publikoren bat egokitu behar izatea kontratuen eskakizunetan zehaztutako prezioen bilakaera dela eta.
Neurri hau hartzea ahalegin nabarmena izango da Urduñako Udalarentzat; izan ere, udal zerga-bilketa murriztu egin da aurten. Hala ere, helburua da COVID-19 birusaren pandemiak eragindako osasun- eta ekonomia-krisiaren testuinguruan hiriko zergadunei kargak ez igotzea.