Urduñako Udalak erantzukizun kolektiboa eskatu du birusaren hedapena hirian geldiarazteko

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2020ko aza. 10a, 17:37

COVID-19 birusaren bigarren olatua dela eta, urduñarren erantzukizuna eta sen ona arren eskatu du Udalak alkatetza-bando baten bidez, udalerrian birusa gehiago ez zabaltzeko helburu nagusiarekin.

Udala Osakidetzarekin harremanetan jarri da azken kutsatzeen larritasuna aztertzeko. 100.000 biztanleko 584,93 kutsaturen ratioa du hiriak, hau da, ‘alerta gorria’ egoeran jarraitzen du Urduñak.

Kutsatze horiek geldiarazteaz harago, deialdi kolektibo horren helburuetako bat da, hain zuzen ere, osasun-zentroetako eta ospitaleetako lan-karga saihestea. Urduñaren kasuan, hirian langile gehiago kontratatzea beharrezkoa dela jakinaraziko zion udalak Osakidetzari.

Osasun-gomendioei jarraituz, tokiko erakundeak herritarrei eskatu die beharrezko prebentzio-neurriak betetzea –distantzia sozialari eustea, maskara erabiltzea eta eskuak maiz garbitzea– eta sukarra, eztula edo aire-faltaren sentsazioa bezalako sintomak izanez gero, etxean geratzea eta Osasun Zentroarekin (945 38 35 53) harremanetan jartzea.

Kontaktu estuek aztarnarien deia jaso arte itxaron behar dute etxean; haiek adieraziko diete zer prozedura jarraitu behar duten. Baieztatutako COVID-19 kasuek nahiz harreman estuek isolamenduan egon behar dute Osakidetzak hala adierazi arte.

Udal laguntza sarea

Era berean, udal laguntza sarea dagoela gogorarazi du Udalak, eta bertara jo daitekeela erosketak egiteko edo zaborra ateratzeko laguntza behar izanez gero. Boluntario talde honekin harremanetan jartzeko, 625 258 139 telefono-zenbakira deitu ahal da.

Urduñako Udalak, bere aldetik, antolatutatako ekintzak zein udal-instalazio eta -lokaletan indarrean dauden protokoloak berrikusiko ditu –udaletxea, Alondegia eta Kale Nagusiko 10. zenbakiko irakaskuntza-zentroa–, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako araudia zorrotz betetzen duten. Osakidetzak emandako aholkuekin bat etorriz, gehieneko edukiera eta aireztapen egokia izango dute ardatz, "berebiziko garrantzia" baitute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide