Beste behin ere, gabonetako marrazki lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute 4 eta 12 urte bitarteko urduñarrek. Lanak aurkezteko epea azaroaren 20an, ostiralean, amaituko da, eta “Gabonak 2020” leloa izan beharko dute obrek.
Aurreko edizioan bezala, marrazki guztiek formatu berdina izan dezaten, Alondegian jaso beharko dira plantillak. Horiek ikastetxeetan ere banatuko dira, ikasleen parte-hartzea bermatzeko.
Hiru kategoriatan lehiatuko dira haurrak txapelketan (2016-2014, 2013-2011, 2010-2008) eta bi ume sarituko dira horietako bakoitzean.
Lanak Alondegia Gizarte Etxean entregatu behar dira, 10:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, azaroaren 20ko 13:30ak baino lehen.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide