Azaroaren 25ean Indarkeria Matxistaren aurkako Eguna da, eta, horregatik, Berdintasunak programazio zabala diseinatu du.
Laia Eskolaren eskutik, arlo honek herritar guztiak gonbidatzen ditu ahalduntze teknologikoari buruzko Aiaraldeko Berdintasun Topaketara. Topaketa online egingo da azaroaren 6an, 10:00etan.
Hurrengo egunean, azaroaren 7an, Urduñan autodefentsa feminista tailerra izango da 14 eta 18 urte bitarteko neskentzat, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00ak arte.
Bestalde, hilaren 15ean, igandean, LGTB+ Zinegoak jaialdiko film laburren sorta proiektatuko dute Alondegian, 18:00etan.
'Mugi Zaitez! ¡Muévete!' programak egitarauarekin bat egingo du, 60 urtetik gorakoentzako “El buen trato como proyecto de vida” hitzaldiarekin. IzaskunZarrandikoetxeak eskainiko du 17:00etan, ohi bezala, Alondegian.
"Araitz eta Tulipa" genero ikuspegia duen ipuin kontalari saioa egingo dute liburutegian hilaren 17an. 17:30ean hasiko da eta 3 urtetik gorako umeei zuzenduta dago.
Hilaren 22an, maskarak margotzeko tailerra gauzatuko da, 12:00etan, eta azaroaren 25ean bertan, 19:00etan, "Llueven Vacas" antzerkia eskainiko da bainuetxean, Kuluxka taldearen eskutik.
Azkenik, ostiralean, hilak 27, Beldur Barik lehiaketako sari banaketa izango da Orozkon.
Osasun-egoera dela eta, gertaeraren bat bertan behera uzteko edo atzeratzeko aukera dago.