Gaur egungo osasun-egoera eta Urduñako COVID-19 kasu positiboen hazkundea direla eta, azarorako eta abendurako 'Mugi Zaitez! ¡Muévete!' programarenbaitan antolatutako jarduerak bertan behera geratu dira egoera hobetu arte.
Hala ere, memoria lantzeko tailerretan izena eman duten pertsonei materiala eskatzeko aukera eskainiko zaie, saioak etxean egin ahal izateko. Gizarte Zerbitzuetako hezitzaileekin (Libe – Maitane) jar daitezke harremanetan, 94 538 30 03 (luz. 55) edo 88 828 025 telefono zenbakietara deituz.