Urduña Onddotan lehiaketa mikograstronomikoaren 3. edizioko Pintxo Mikologiko Onena eta Pintxo barra Onena kategorietan gailendu da Politena. Urduñako Udaleko Turismo Bulegoak eta Ekonomia Sustatzeko Arloak antolatutako ekimena da.
Hala erabaki du lehiaketako epaimahai profesionalak, hiru blogari gastronomikoek osatua: Eneko Sukaldari, 'Gourmet Bilbao'ko Ana eta 'The Black City'ko Virginia.
Eusko Jaurlaritzak azaroaren 6an ezarritako dekretuaren eta, ondorioz, tabernen eta jatetxeen itxieraren ondorioz, programazioaren lehen asteburuan baino ezin izan ziren egin jardunaldi mikologiko hauek.
Bigarren asteburu mikologikoa epe laburrean eskaintzeko ezintasuna eta herritarren parte-hartze eskasa direla eta, ekitaldiaren antolatzaileek herri-bozketa hutsik utzi behar izan dute.
Hala ere, ohiko zozketa egin da eta hainbat sari banatuko dira. Bi pertsonentzako zirkuitu termal baterako bonuak, dastatze-menuak eta Hirigune
Historikoko bisitak osatuko dute lehengo saria; gainerako irabazleek, berriz, bi lagunentzako pintxo-ibilbideaz eta Hirigune Historikoko bisitaz gozatu ahal izango dute.
Irabazleak hurrengo dira, sailkapen ordenean: Estíbaliz Santos Andrés, Miranda Muriel Couso, Lorenzo Hernández Hernández, Juan Rafael Castilla Barrera, Aitor Martínez Aspiazu eta Gloria Garrido Artier.