Carretera Vitoria egokitzeko 2. faseko lanak Construcciones Morga enpresari esleitu dizkio Urduñako Udalak lizitazio publiko bidez. Aurrekontua 95.366,22 eurokoa izango da guztira, 78.815,06€ gehi 16.551,16€-ko BEZa.
Azken fase honen bitartez, egokitu beharreko espaloia eraiki eta asfaltatuko da, La Posadaraino iritsiko dena. Horretarako, pasabide hitzarmena sinatu du udalak bertan bizi diren etxebizitzako jabeekin, hau da, Durana familiarekin, bere etxe aurrean dagoen espaloi zatia erabili ahal izateko.
Obra hauek 2021. urtearen hasieran hastea eta hiru hilabeteko iraupena izatea aurreikusten du Hirigintza Arloak.