Urduñan, 2020ko abenduaren 10ean.- Martxoaren erdialdetik aurrera, Urduñako Udalak 31.291 euro inbertitu ditu, zehazki, COVID-19ak eratorritako beharrei aurre egiteko, udal-eraikin eta lokaletan (udaletxea, Alondegia, Turismo Bulegoa eta Zaharra 2) zein udalak berak antolatutako ekitaldietan.
Partida horren barruan, xaboiaren, lozio hidroalkoholikoen, spray higienizatzaileen eta lixiba botilen hornidura nabarmentzekoa da, besteak beste, garbiketa eta desinfekzio produktuei dagokienez.
Halaber, 1.500 FFP2 maskara (6.152,85 €), erabili eta botatzeko beste 3.000 maskara (1.860 €) eta 12 manpara babesle (2.106,53 €) erosi ditu udalak. Horrez gain, aipatzekoa da COVID-19ko antigorputzak detektatzeko eta laginak hartzeko 23 test egin zaizkiela udal-langileei.