COVID-19aren krisia hasi zenetik, hiriko hainbat elkartek elkartasuna adierazi diete kalteberatasun egoeran dauden pertsonei, Urduñako Biltegiri egindako dohaintzen bitartez.
Terrero jaien antolakuntza taldeak 200 euro bideratu zituen jaietako ohiko ekitaldiak bertan behera utzi ondoren.
Eskolako Guraso Elkarteak eta ADRAtan elkarteak 200 eta 100 euro eman dituzte, hurrenez hurren.
Kamiseten salmentari esker, bestetik, Arando Korrikalari Taldeak 2.000 euroko donazioa egin du.
Amaitzeko, Antzinako Andra Mari ikastetxeak eta CODEMUN erakundeak 1.000 eta 500 euro eman dituzte dohaintza gisa, egungo premien aurrean.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide