Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat jarduera antolatu ditu Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen inguruan. Besteak beste, lurraldeko udalerriak zeharkatuko dituen erakusketa ibiltaria prestatu du. Erakusketa hori urtarrilaren 10era arte izango da ikusgai Urduñan.
Bertan, modaren eta ehungintzaren egungo testuinguruari buruzko informazioa eskaintzen da, bai eta Bizkaian eremu horretan iraunkortasuna sustatzeko garatzen ari diren ekimenei buruzko informazioa eta jantzien bizitza luzatzeko nahiz arropari bigarren erabilera bat emateko aholkuak ere.
Udalerriz udalerri ibili da Bizkaian zehar azaroaren 30etik aurrera, Hondakinen Prebentzioari buruzko Europako Astearen mezua denboran luzatzeko eta ahalik eta jende gehienarengana helarazteko.
Erakusketa horrek, bestetik, jardunbide egokien gida digital bat zabaltzeko balioko du, bertako biniloetan eta totemetan agertzen den QR kodea eskaneaturik eskuratu ahalko baita gida.