COVID-19 pandemiaren bigarren olatuaren ondorioz, 'Mugi Zaitez! ¡Muévete!' programak aurrez aurre egin gabe jarraituko du, herriko egoera hobetu arte. Helburua da birusaren kutsatze posibleak geldiaraztea eta nagusien osasuna babestea.
Hala ere, beste behin ere, Gizarte Ongizate Sailak gogorarazi nahi du memoria-tailerretan izena eman duten pertsonek etxean saioak egin ahal izateko materiala eskatzeko aukera dutela.
Horretarako, interesa duten herritarrak Udaleko Gizarte Zerbitzuetako hezitzaileekin (Libe eta Maitane) harremanetan jar daitezke, 94 538 30 03 (luz. 55) edo 688 828 025 telefono zenbakietara deituz.
Materiala eskatu:
Memoria lantzeko tailerretan izena eman dutenek aukera dute materiala eskatzeko eta etxetik lantzeko.
Hurrengo telefono-zenbakietara deituz:
• 94 538 30 03 (luz. 55)
• 688 828 025