Elikagaien laguntza-zerbitzuan izena emateko epea urte osoan zehar luzatuko da aurten, eta lehen aldiz alta eman nahi duten herritarrek egin behar dute izapide hau. Urduñan erroldatuta dauden eta egoera ahulean dauden pertsonei zuzenduta dago programa.
Behin eskaera onartuta, familiek hilero jaso ahal izango dituzte elikagaiak Urduñako Biltegian, euren egoera aldatu arte.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, udal Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara jo (Zaharra, 2), 09:00etatik 13:30etara, edo hezitzaileen 688 828 025 (Maitane eta Libe) zein udaletxeko 945 38 30 03 (luz: 1) telefono zenbakietara deitu ahal da.