Abenduaren 5etik 8ra Turismo Bulegoak antolatutako 'Eman Bostekoa Urduñari!!!' egitarauan, 110 herritarrek hartu zuten parte. Nahiz eta eguraldi euritsua izan, troka-jeistearen hastapena izan ezik, egitarau osoa atera zen aurrera.
Urte ezberdinetako biztanleei zuzendutako ekintzak ziren: bisitak, umeentzako tailerrak, Museoa, txangoa Lendoñobeitiko Errotara eta trintxeretara, parapente hastapena, TeBeoTeka, txankolindegia, Pitch & Putt, etab.
Hainbatek ate irekien kanpaina errepikatzea gustokoa luketela adierazi zuten. Turismo Arloak, bere aldetik, balorazio guztiz baikorra egin du ere eta egitarau hau urte berriari begira aurrera eramatea helburutzat hartuko du.
Parte-hartzaile batzuek euren argazkiak elkarbanatu zituzten Instagramean eta, horien artean, 3 produktu-sorta zozketatu ditu Turismo Bulegoak. Irabazleak Josu Labiano, Ivonne García eta Leire Albizuri izan dira.
Turismo Bulegoak eskerrak eman nahi dizkie egitarauan aritu ziren Urduñako auzokideei zein elkarte eta enpresa guztiei, ekintza honi hain harrera ona emateagatik, hain zuzen ere.