Azken bi asteetan COVID-19aren kasu positiboak nabarmen ugaritu direnez Urduñan eta osasun publikoa babesteko asmoz, Inauteriak ospatzeko urtero egiten diren jarduerak bertan behera uztea erabaki du Urduñako Udalaren Kultura Sailak.
Horrenbestez, aurten ez dira eskainiko ohiko kalejira eta mozorro lehiaketa, ezta Gazte Asanbladak eta Santa Zezilia bandak antolatu ohi dituzten ekintzak ere.