Ostalaritza-, jatetxe- eta ostatu-establezimenduentzako laguntza zuzenak emango ditu Urduñako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2021ko ots. 8a, 07:00

Udalak laguntzen deialdi honetan aurreikusitako kreditua 9.000 eurokoa izango da guztira. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 300 eurokoa izango da eskatzaile bakoitzeko, ezaugarri horietako establezimendu bat baino gehiago dituzten pertsonen kasuan izan ezik. Kasu horretan, laguntza 500 euro arte izango da.

Urduñako Udalaren Sustapen Ekonomikorako Sailak itzuli beharrik gabeko diru-laguntza ekonomikoak emango dizkie urriaren 26ko 36/2020 Dekretuak eta azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuak kaltetutako ostalaritzako, jatetxe-arloko eta ostatu-arloko establezimenduei. Dekretu horien bidez, SARS-CoV-2agatik sortutako infekzioak geldiarazteko hainbat neurri berezi ezarri ziren.

Zehazki, azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuaren 9. artikuluak ezarritako ostalaritza- eta ostatu-establezimenduen itxieraren eta urriaren 26ko 36/2020 Dekretuaren 2. artikulua jarraiki pertsonen mugikortasuna mugatzearen ondorioak pairatu zuten negozio eta pertsona autonomoei zuzenduta daude diru-laguntzak.

Eskaera aurkezteko epea otsailaren 21ean amaituko eta laguntza hauen helburua da ostalaritza-, jatetxe- eta ostatu-arloko negozioek izandako ondorio ekonomiko negatiboak gutxitzea eta, era berean, hiriko enpresei zein autonomoei euren enpleguari eta jarduerari eusten laguntzea.

Udalak laguntzen deialdi honetarako aurreikusitako kreditua 9.000 eurokoa izango da guztira. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 300 eurokoa izango da eskatzaile bakoitzeko, ezaugarri horietako establezimendu bat baino gehiago dituzten pertsonen kasuan izan ezik. Kasu horretan, laguntza 500 euro arte izango da.

Nabarmendu beharra dago baldintza jakin batzuk bete behar dituztela eskatzaileek diru-laguntza hau jaso ahal izateko, besteak beste, Urduñako Udalarekin zorrik ez edukitzea eta zerga-arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharren betearazpenean egunean egotea.

Eskabidea Urduñako Udaleko egoitza elektronikoaren bidez (www.urdun​a.com) aurkeztu ahal izango da, edo Udal Erregistroan (Kale Zaharra 2-4) 09:00etatik 13:00etara astelehenetik ostiralera. Era berean, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan legearen arabera aurreikusitako gainerako lekuetan ere aurkeztu ahal izango da.​

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide