Pfizerren COVID-19aren aurkako txertoaren bigarren dosia jaso zuten otsailaren 4an, Urduñako nagusien egoitzako erabiltzaileek, baita zenbait langilek ere. Gainerako langileek, ordea, Galdakaoko Ospitalera jo beharko dute otsailean zehar txertoa hartzera.
Lehen dosia urtarrilaren 14an eman zen zentroan, eta egun horretan bezala, txertaketa 09:00etan hasi zuten atzo eta aurreikusitakoaren arabera burutu zen.
Guztira, 60 pertsonek jaso dute txertoa egoitzan, Osakidetzak ezarritako txertaketa-protokoloa jarraiki.