Otsailetik aurrera, BAKQ txartela eskatzeko aukera egongo da asteazkenero Urduñako udal bulegoetan (Zaharra, 2).
Txartela horren bitartez, administrazio publikoen zerbitzuetan tramiteak burutu ahal izango dituzte herritarrek etxetik atera gabe, txartelaren kodea edo sinadura elektronikoari esker.
Horrez gain, tramite elektronikoak eta online kontsultak egiteko aukera ere izango dute urduñarrek, besteak beste.
Eskaera egiteko, beharrezkoa izango da NANa, AIZ edo pasaportea aurkeztea. Behin eskaera amaituta, erabilerako jarraibideak eta BAKQ sistema erabiltzeko kode-jokoa bidaliko dizkie Izenpek.