Abenduaren 30eko ohiko osoko bilkuran onartu ostean, terrazen tasak ordaintzeko salbuespena maiatzaren 9ra arte luzatu du udalak, egun horretan egungo alarma egoera amaitzea aurreikusten baita.
Era berean, hiri-hondakin solidoen zein estolderiaeta bilketa-tasen zati proportzionala itzuliko zaie 2020ko urriaren 26tik abenduaren 12ra itxita edo mugikortasun-mugaren eraginpean egon ziren ostalaritza-, jatetxe- eta ostatu-establezimenduei.
Helburua tokiko ostalaritzari eta antzekoei laguntzen jarraitzea da. Izan ere, hainbat herritarren ogibidea da.