Emakumeen Nazioarteko Egunari begira, haurrentzako marrazki lehiaketa abiatu du aurten ere Urduñako Berdintasun Arloak. Parte hartzeko, martxoaren 3a baino lehen aurkeztu behar dira obrak Alondegian.
Lehen Hezkuntzako ikasleek parte har dezakete txapelketan. Zikloen arabera, hiru kategoria lehiatuko dira: '2012-2013 urteak', '2010-2011 urteak' eta '2009-2008 urteak'.
Obra guztiek lehiaketaren oinarriak bete behar dituzte, hala nola, “Euskal Herriko Emakume Kirolariak” gaia jorratzea eta Berdintasun Arloak luzatutako txantiloian marraztea. Oinarri guztiak albistearekin batera igotako fitxategian kontsultatu daitezke.
Martxoaren 8ko programazioan, sari banaketaren hitzordua iragarriko da. Pandemia egoera dela eta, irabazleei saria bakarka jasotzea joateko jakinaraziko zaie.
Irabazleek genero ikuspegiko liburu eta eskola materialetan gastatzeko kupoi bana jasoko dute. Txapelketa bukatu ondoren, marrazki guztiak Alondegian izango dira ikusgai.