Autokarabanak aparkatzeko 12 plaza dituen behin behineko gunea egokitu zenetik, behaketa lanak bideratu dira udal informazio zerbitzutik, horren okupazio-maila ezagutzeko.
Uztaileko eta abuztuko emaitzak oso onak izan ziren, egun askotan ez baitzen plaza librerik egon, hau da, okupazioa %100era heldu zen. Iraileko asteburuei dagokienez, mugikortasuna murrizteko neurri berriak ezarri arte, egoera bera egiaztatu zen.
Turismo Bulegotik turismo mota hau duela hamarkada bat baino gehiago eskaera gisa hauteman badute ere, nabarmentzekoa da azken urteotan gora egiten ari dela