Aurten ere, Udaleko Berdintasun Sailak hainbat jarduera antolatu ditu Emakumeen Nazioarteko Egunari begira.
Loraldi emakumeen elkarteak, bere aldetik, ohiko bazkari herrikoia bertan behera uztea erabaki du aurten; hala ere, martxoaren 6tik 14ra bitartean olio eta margolanen erakusketa eskainiko dute Alondegian.
Bestalde, martxoaren 5etik 19ra bitartean, Euskal Emakume Kirolariak haurrentzako marrazki lehiaketaren erakusketa izango da ikusgai Gizarte Etxean. COVID-19 dela eta, irabazleak banaka joango dira sariak banatzera, hau da, ez da ohiko ekitaldia egingo. Irabazleak martxoaren 19an iragarriko dira.
Hilaren 8ra arte, Urduñako herritarrek ‘Euskal Harri Margotuta’ jokoan parte hartu ahal izango dute, Berdintasuna Orduña izeneko Facebookeko orrian.
Margotutako harri horiek guztiak martxoaren 8an bertan batuko dira, 18:00etan Foru Plazan, Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko. Horrez gain, elkarretaratzea eta bainuetxean, 19:00etan, egingo den ‘Sofocos’ antzerkia ere antolatu dira.
Azkenik, martxoaren 19an, 19: 00etan, Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren proiekzio bat emango da Alondegian.
COVID-19 dela eta, jardueraren bat bertan behera uzteko edo atzeratzeko aukera dago.