Plastikozko tapoiak biltzeko edukiontziak instalatu ditu Udalak ataxia telangiektasia izeneko gaixotasuna ikertzera begira funtsak lortzeko, AEFAT elkarteak hiriko zenbait lekutan abiatutako ekintza solidarioaren testuinguruan. Ataxia telangiektasia gaixotasun genetikoa, neurodegeneratiboa eta ez-arrunta da.
Udal bilketa guneak Eskola, Alondegia eta Jubilatuen taberna dira. Urduñako Udalak kanpaina honetan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak. Izan ere, tapoi horiek plastikoa birziklatzen duten enpresek biltzen dituzte eta, jasotako tona bakoitzeko, donazio ekonomikoa egiten diote AEFATi.