Egun horretatik aurrera, edukiontzi marroian, dagoeneko jasotzen zirenez gain (hau da, landare-jatorri dutenak), honako hauek ere bota ahalko dira: haragi-, hestebete-, arrain- eta itsaski-hondakin gordinak eta kozinatuak, hezurrak, gazta, arrautza-hondakinak eta beren azalak.
Aldaketa hori beste urrats bat da hondakin-mota honen birziklatzea eta bilketa areagotzeko. Ildo horri eutsiz, ezarritako helburuak bete nahi dira eta, horretarako, hainbat proba eta alderaketa egin dira kalitatezko konposta egite aldera eta kalitatezko parametroak bermatzeko helburuarekin.
Hala, martxoaren 1etik aurrera, edukiontzi marroian honako hauek bota ahalko dira:
- Animalia-hondakin kozinatuak edo gordinak (haragi-, hestebete-, arrain- eta itsaski-hondakinak, arrautza-hondakinak eta beren azalak, hezurrak zein gazta).
- Landare-hondakin kozinatuak edo gordinak (fruta-hondakinak, barazkiak, lekaleak, pasta eta arrozak, haziak).
- Lore- eta landare-hondakinak, baratze-hondakinak, belarra eta inausketa-hondakinak.
- Kafe-hondarrak eta -iragazkiak, te-poltsak, ogi-hondakinak, galletak eta opilak, fruitu lehorrak eta beren azalak, fruta-hezurrak eta kortxo naturaleko tapoiak.
- Sukaldeko papera, paperezko ezpainzapiak eta mahai-zapiak, kartoizko arrautzontziak eta uhin-kartoi zikina (guztiak materia organikoarekin bustiak).
- Broxeta eta bestelako elikagaietarako makilak, izozkien makilak eta antzekoak.
- Txikoria, algak, alpistea, karameluak eta gozokiak, zerealak, irina, marmelada.
- Poltsa, ontzi eta tresna konpostagarriak.
Ezingo dira bota edukiontzi marroian honako hauek:
- Erraztatutako hautsa.
- Zigarro-mutxikinak eta hautsontziko hondakinak.
- Errautsak.
- Animalien gorozkiak.
- Katuen hondarrak.
- Lorontzietako lurra eta zohikatza.
- Olioa edo beste edozein likido, jatorria gorabehera.
- Pixoihalak, konpresak eta tanpoiak.
- Paper-zapi bustiak.
- Lotura itsaskorrak, esparatrapuak, kotoia, belarrietarako kotoi-txotxak.
- Sukaldeko papera, paperezko ezpainzapi eta mahai-zapiak, arrautzontziak eta uhin-kartoia, garbiak badaude, hots, edozein substantziaren hondakinik ez badute.
- Eranskailuak eta gainerako elementu itsasgarriak (fruten azaletan datozenak kendu behar dira edukiontzi marroian bota baino lehen).
- Konpostagarriak ez diren poltsak eta ontziak.