Urduñako Herri Eskolaren jantokia eta sukaldea bisitatu zituzten atzo Hezkuntzako legelaria Zelai Nikolasek eta Eusko Legebiltzarreko zenbait ordezkarik, EAJ-PNVko Alaitz Zabalak, EH Bilduko Ikoitz Arresek, Elkarrekin Podemos-IUko Gustavo Angulok, PSE-EEko José Antonio Pastor, hain zuzen ere. Udalak eskerrak eman nahi dizkie bisitagatik eta proiektuarekiko adierazitako interesagatik.
Urduñaren kasuan, 2018-2109ko ikasturtean abiatu zen proiektua eta Urduñako LHI eskolako IGEk kudeatzen du jantokia, Urduñako Elikadura Estrategian barneratuta. Hiriko eskolaz gain, Markina-Xemeingo eskola publikoa, Gernikako Allende Salazar eskola eta Mungiako Laukariz eskola publikoan ere egon dira.
Eskolako IGEk nahiz zuzendaritzak egindako lan guztia eskertzen du Urduñako Udalak, baita beste herrietako proiektu pilotuak burutzen dituzten gurasoei ere. Pilotu izatetik eredu izatera salto egitea beharrezkotzat jotzen du tokiko erakundeak. Horretarako, lege-esparru bat landu behar da, eta udala prest dago ahal duen neurrian laguntzeko.