Urduñarrek hainbat kultura, kirol eta euskara ekintzaz parte hartzeko aukera izango dute apirilaren 2tik 11ra. Izen-emateak martxoaren 17tik 29ra burutuko dira. Aurrez aurre egin beharko dira Alondegia Gizarte Etxean, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30ak arte, eta erroldatuek lehentasuna izango dute.
APIRILAK 2
10:00 eta 12:00. BISITA ARKEOLOGIKOA ASKUREN MENDIKO LUBAKIETARA. Josu Santamarina arkeologaren eskutik. 8 urtetik aurrera, 2 ordu eta erdi, 2€
10:00, NORDIC WALKING-EKO HASTAPENAK. Helduentzat. Bi ordu eta erdi, 5 €.
APIRILAK 3
10:00. ORIENTAZIO IKASTAROA BAILARAN ZEHAR. 10 urtetik aurrera. Hiru ordu, 2 €.
APIRILAK 4
9:00, MENDI IBILBIDEA URDUÑAKO HISTORIA GEOLOGIKOA EZAGUTEKO MENDI IBILBIDEA. Helduentzat. Lau ordu, 5 €
APIRILAK 6 ETA 8
10:00, PITCH&PUTT HASTAPEN IKASTAROA. 8 urtetik aurrera. Bi ordu, 2€
APIRILAK 7 ETA 9
10:00, NATURAREN ESKOLA: ANIMALIEN AZTARNAK IDENTIFIKATZEKO TAILERRA. 6 urtetik aurrera. Bi ordu, 2 €
APIRILAK 10
9:00. ARROILO JEITSIERA TERTANGAN. 10 urtetik aurrera. Lau ordu eta erdi, 5 €
11:30 eta 12:30, ESCAPE ROOM JOLASA. 6 urtetik aurrera. Ordubete, 2€.
APIRILAK 11
11:00, PARAPENTE IKASTAROA URDUHEGAN PARAPENTE ESKOLAREN ESKUTIK. 14 urtetik aurrera. Hiru ordu, 2€.
11:00 eta 12:30, “GURE AHALEGINAK” UPATEGIRA BISITA GIDATUA. Ordu eta erdi. Adin guztietarako. Helduak 5€, 18 urtetik beherakoak doan.