Martxoaren 23an, 19:00etan, Alondegian, 2021eko auzolan proiektuaren aurkezpena burutuko da.
Parte hartu nahi izanez gero, izena aurretik eman beharko da: aurrez aurre Gizarte Etxea irekita dagoen ordutegian edo, bestela, WhatsAppez 615780596 zenbakian.
COVID-19aren aurkako beharrezko segurtasun neurriak hartuko dira, besteak beste, uneoro maskarak jarrita egotea, distantzia interpertsonala mantentzea, tenperatura neurtzea eta gel hidralkoholikoa erabiltzea.