Epaimahaiak dagoeneko erabaki du nortzuk diren Euskal Emakume Kirolariak haurrentzako marrazki lehiaketaren irabazleak. Txapelketa hau Martxoaren 8a aldarrikatzeko antolatu du Berdintasun Arloak beste behin ere, hau da, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.
Lehiaketan, 2013 eta 2014, 2011 eta 2012 zein 2009 eta 2010 urteen artean jaiotako gazteak lehiatu dira. COVID-19a dela eta, irabazleak banaka joango dira Alondegira sariak jasotzera, hau da, ez da ohiko ekitaldia eskainiko.
Zorionak irabazle eta parte-hartzaile guztiei!
2013-2014: Eider Eguiluz Oribe / 2011-2012: Asier Ortega Mas / 2009-2010: Malen Santamaría Orive

