Liztor asiarrei eta horiek sor ditzaketen arazoei buruzko hitzaldia eskaini zen Urduñan otsailaren amaieran. Besteak beste, espezie horrek erleengan izan dezakeen eragin negatiboa azaldu zuten.
Arazo hori konpontzeko, auzolan bat antolatuko da, non herritar boluntarioek tranpak jarriko dituzten hiriko hainbat tokitan.
Parte hartu nahi izanez gero, ekoizpen@urduna.com helbidera idazteko edo 685 75 76 58 telefono zenbakira deitzeko aukera dago.